Tuesday, February 7, 2012

LIBURU BERRIAK !!! Liburutegira bazatoz, aurkituko dituzu!!!


Gori-gori zegoen giroa kontzertuan. 
Ahots kraskatu, ezagun, hurbileko harekin,
arrapaladan zetozen emozioak, bata bestearen atzetik. 
Kirol jauregia jendez borborka zegoen, eta musika 
gorputzeko eta arimako poro guztietatik sartzen zen. 
Halaxe zegoen ba giroa Tot kantariak eszenatokia 
utzi zuenean, baina ez zuen tarte handirik izan hartaz
gozatzeko. Bi gizonek kloroformoz igurtzitako trapu
batekin lotarazi eta eraman zuten ohatila batean 
konortea galdu bailuen
Tot ordea txalupa batean esnatuko da. Bahituta zegoen!
Erregaliz taldea lau neskek osatzen dute . Leo , Maya, Dotte eta Fanny dute izena eta lagun minak dira. Oso ondo pasatzen dute elkarrekin, baina batzuetan egoera zailei aurre egin behar izaten diete. Hala ere, onik aterako dira beti beren adoreari eta adimenari esker.
Camilok eta Andresek egunak kalez kale gora eta behera ibiliz ematen dituzte Medellingo beren auzoan, hau da, munduko lekurik onenean. 
Camilok argi ikusten du , handiak direnean , lapur talde bat zuzenduko dutela. Baina Andresek ez du lapurra izan nahi. Hori bai, beti egongo dira elkarrekin. 

Ritak daukana estimatzen eta adiskidetasuna zein garrantzitsua den ikasiko du abentura zirragarri honetan.




Eztanda batzuek iratzarri ninduten. Begiak zabaldu nituen, ikaratuta. Berehala itxi, eta eskuak burura eraman. Sekulako burukomina neukan; burua, lehertzeko zorian. Edo? lehertzen ote? Begiak kostata zabaldu, eta, larrituta, gelako ilunpeak arakatu nituen, eztanden sorburuaren bila. Hasieran bestela eman arren, konturatu nintzen, zorionez, eztandak ez zirela nire buruan gertatzen ari. Non, bada?? Hala esnatu zen goiz hartan Rafa. Bezperan ikasle eguna izan zen eta sekulako ajea zeukan. Baina hura ez zen txarrena, hura amesgaiztoaren hasiera baino ez zen. Gelako neska batek, izan ere, sexu-abusu salaketa jarri behar zuen haren kontra. Rafak ez zuen ezer gogoratzen, gaueko azken orduak ezabatuak zeuden bere burutik; hala eta guztiz ere, ez zitzaion buruan sartzen erasoarena. Denak zuen bere kontra, ordea, neskaren kuleroak bere gelan baitzeuden.
 
BESTE ABENTURA BERRI BAT !!!!
 
Eta laster beste liburu berri batzuuuuuuuuuuuuukkkkk! 
 
 


 




No comments:

Post a Comment