Wednesday, March 14, 2012

Aitaren Eguna martxoaren 19an

     



ZORIONAK beraien seme-alabekin irakurtzen duten gurasoei, afaria prestatzen dutenei, musuak ematen dutenei, ikastolara eramaten zaituztenei, bizikletan ibiltzen direnei, telebistan marrazki bizidunak ikusten dutenei, mendira eramaten zaituztenei, ohe azpian izkutatzen direnei , dilistak jan ditzazun buruan zapi bat jartzen dutenei, hezitzen dutenei, ...
     ZORIONAK izan gabe guraso moduan aritzen diren gizonei.

 Jarraian  La casa de Tomasako bloga uzten dizuegu.
Sar zaitezte eta gai honi buruz liburu sorta bat aurkituko duzue , gainera ondo pasako duzue.

http://casadetomasa.wordpress.com/category/dia-del-padre/

    Egun honetan eta inguru honetan "torrijak" egitea ohitura da:


Eta zuen etxeetan??? Tostadak jan ohi dituzue?? Nola prestatzen dituzue??
Hona hemen
ogi-tostadak egiteko errezeta.
Osagaiak


  • Ogia
  • 1L esne
  • 5 koilara azukre
  • Kanela
  • Arrautza (2 edo 3)
  • Irina
  • Olioa
Prozedura

  • Hasteko, ogia xerratan zatitu behar dugu.
  • Ontzi baten esnea, kanela eta azukrea berotzen ipiniko dugu.
  • Bandeja baten xerrak zabal-zabal ipiniko ditugu.
  • Gero, berotu dugun nahastea gainetik botako dugu, ogia ondo bustitzeko.
  • Bi edo hiru ordutan horrela utzi.
  • Ondoren, olioa zartagin baten berotzen ipiniko dugu, eta ontzi baten arrautzak irabiatuko ditugu .
  • Bustitako ogi-xerrak irinatik eta arrautzetik pasatuko ditugu.
  • Zartaginean frijituko ditugu.
  • Bukatzeko, plater batean ipiniko ditugu tostadak , eta gainetik azukrea eta kanela nahastuta botako dugu.

Jateko prest????