Friday, May 11, 2012

TXUPI GUAII AURTENGO LIBURUAREN EGUNA !!


BIKAIN !!!!
Ze ondo pasa genuen liburuaren egunean liburuak bilatzen, marrazten eta antzezten.
Txikiak harrituta zeuden DBH 1eko ikasleek beraientzako antzerkitxo bat prestatu genuela ikusita.Oso urduri geunden , baina hasterakoan , antzezlanean sartu ginen eta lotsa eta urduritasuna ahaztu genuen. Beraiek baino hobeto pasa genuen...

Bestalde Rakel andereƱoa , ere, oso pozik ikusi genuen. LH 3 eta 4 mailakoekin oso ondo enroilatu zen .Irakasleak eta ikasleak oso trebeak agertu ziren eta berehala asmatzen zituzten beraien ordezkariak marrazten zituzten liburuaren izenburuak. Bai azkarrak eta txintxoak !!!

Azkenik Maitek eta Amaiak , ikastolako amatxoak, eta Luzia andereƱoa oso ondo ulertu zuten nola bideratu behar zuten prestatu genuen liburuaren bila jolasa eta nahiz eta akatsen bat agertu LH 5 eta 6 mailako ikasleak oso ondo portatu eta pasa zuten. Arrastoak berehala asmatzen eta aurkitzen zituzten, Sherlock Holmes baino hobeagoak izan ziren . Hori bai , taldekide batzuk desagertzen ziren eta taldeko lana ez zuten behar de moduan eraman, tranpatiak, baina , beno, beraientzako txarragoa...

Hurrengo urterako prest gaude eta gustora antolatuko genituzke , berriz , antzerkiak eta jolasak...

    Zerbait komentatu nahi badiguzue, DBH 1eko gelan aurkituko gaituzue.Hurrengo urterarte lagunak !!!