Thursday, April 19, 2012

LIBURUAREN EGUNA 2012


Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, irakurketa eta argitalpen industria sustatu eta idazleen eskubideak babesteko helburuarekin.
Apirilaren 23a, Liburuaren Munduko Eguna
 
 
    Astelehenean gure ikastolan , urtero bezala, libururaren eguna ospatuko dugu.
Goizeko 11:30etan Andonik eta Irunek egunari sarrera emango diote aintzinako ipuinei buruz elkarrizketa umoretsua eginez.
Ondoren DBH 1eko Komunikazio Tailerreko ikasleek LH 1 eta 2koei"SAGUZARRAK EGUNEZ" liburuan oinarritutako antzerkia egingo diete. Ondoren txikiak ilustratzaile bihurtuko dira eta ipuinaren marrazkiak egingo dituzte.
Bitartean LH3 eta 4koek Batxilergoko Arteko ikasleek eta Rakel andereƱoaren laguntzaz plastika gelan LIBURUPIK jokua egingo dute. Marrazkien bidez liburu batzuen izenburuak asmatu beharko dituzte.
LH 5 eta 6 mailako ikasleek LIBURUAREN BILAn parte hartuko dute. Arrastoen bidez beraien gustuko liburuen izenburuak topatu beharko dituzte Guraso Elkarteko partaide batzuen laguntzaz. 
ANIMO ETA PARTE HARTU !!