Wednesday, November 24, 2010

Zorionak Patxi Zubizarretari !!!!!!!!


Euskadiko ipuin lehiaketan saria irabazi duelako.
Saria liburu hau idatzi eta gero lortu du. Irakurtzea gustatuko litzaizueke?
Liburutegian badugu aspalditik bere liburua "Xia Tenzinen bidaia miresgarria", eta ziur gaude hemendik aurrera denek irakurri nahi izango dutela.





XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIA

Patxi Zubizarretak idatzitako liburu honetan, protagonistak, Xia Tenzin izenekoa, Txinan zehar itsasoa ikusteko egiten duen bidaia da kontaketa nagusia. Tibetetik abiatzen da eta denbora luzez, oinez ekialdera etengabe joango da, bitartean ere bere aita aurkitu nahiko du. Xia txikia zenean itsasoa ikustera joan omen zen ere. Itsasora ailegatuko ote da? Aita aurkituko ote du? Abentura ugari biziko ditu, etiketetan klikatu eta jakinen duzu!
Bidaia SAKYAN hasten da, eta marratxo berdeak jarraituz itsasorako bidean gertatutako guztia ezagutuko duzue! Bueltako bidaian, berriz, marratxo gorriek diotenari kasu egin beharko diozue!






Ongi etorria


Kaixo! Ongi etorri blog honetara
Blog hau, Assa ikastolako liburutegiaren isla izan nahi du, aldiro liburutegiaren asmoak, proiektuak, zerbitzuak eta gorabeherak iragarriz.
Halaber, blog honetan gure eskualdean antolatu edota eratzen diren kultur ekitaldien berri izango duzue.
Hala ere, web guneko elkarren arteko harremanetarako baliabideak erabiliz, gune hau liburutegiko erabiltzaile eta baita gainerakoen elkargunea izateko asmoz eratu da, eta horretarako beharrezkoak dira zuen proposamenak, iruzkinak eta iradokizunak. Beraz, animatu
Bienvenidos a este nuevo blog, que pretende ser un reflejo de la Biblioteca de Assa Ikastola, informando de forma periódica de nuestro proyectos, planes, servicios y/o incidencias.
También os pondremos al corriente de las actividades culturales que se organicen o programen en nuestra comarca (de la que formamos parte).
De todas formas, aprovechando el potencial para la intercomunicación que ofrece la web, este blog pretende ser punto de encuentro de los usuarios, y no tan usuarios, de la biblioteca y para ello son necesarios vuestros comentarios, sugerencias y propuestas. Animaros pues!!