Wednesday, November 24, 2010

Zorionak Patxi Zubizarretari !!!!!!!!


Euskadiko ipuin lehiaketan saria irabazi duelako.
Saria liburu hau idatzi eta gero lortu du. Irakurtzea gustatuko litzaizueke?
Liburutegian badugu aspalditik bere liburua "Xia Tenzinen bidaia miresgarria", eta ziur gaude hemendik aurrera denek irakurri nahi izango dutela.





XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIA

Patxi Zubizarretak idatzitako liburu honetan, protagonistak, Xia Tenzin izenekoa, Txinan zehar itsasoa ikusteko egiten duen bidaia da kontaketa nagusia. Tibetetik abiatzen da eta denbora luzez, oinez ekialdera etengabe joango da, bitartean ere bere aita aurkitu nahiko du. Xia txikia zenean itsasoa ikustera joan omen zen ere. Itsasora ailegatuko ote da? Aita aurkituko ote du? Abentura ugari biziko ditu, etiketetan klikatu eta jakinen duzu!
Bidaia SAKYAN hasten da, eta marratxo berdeak jarraituz itsasorako bidean gertatutako guztia ezagutuko duzue! Bueltako bidaian, berriz, marratxo gorriek diotenari kasu egin beharko diozue!






No comments:

Post a Comment