Wednesday, November 21, 2012

HOBBIT FILMA ESTRENATUKO DA!!!!!



Abenduaren 14an El Hobbit filma estrenatuko da. Animatu zaitezte Tolkien-en obra honen adaptazioa ikustera!!!!

Wednesday, November 14, 2012

CHARLES DICKENS LOGROÑON!!!!!

Aurten Dickens-en jaiotzaren urteurrena izan denez, Logroñoko Ateneo Riojano-n, "La casa de Tomasa" antolatuta, berari buruzko monografia bat aurkeztuko dute. Abenduaren 1ean genio ingelesaren ohorez elkartuko dira 11etatik 13tara. Egitaraua:
- David Copperfield-en irakurketa laburtua.
- Dickens-en biografia.
- Bere obren edizio ezberdinen erakusketa.
- Dickens-en ilustradore handiak.
- Dickens gaur egun.
Errealismo ingelesaren maisua dugu Dickens, langileen egoeraz arduratu zena eta sufritzen zuten egoera latzaren zalatzaile sutsua izan zena. Bere obra garrantzitsuenean artean David Copperfield, Oliver Twist, Gabonetako kanta (A Christmas Carol), Egun latzak (Hard Times)...


Animatu eta hurbildu zaitezte Dickens-ekin "marianitoa" hartzea!!!!

El próximo 1 de diciembre, celebrando el centenario de su nacimiento, "La casa de Tomasa" organiza en el Ateneo Riojano una monografía sobre la gran figura del Realismo inglés. Comenzará a las 11 y se alargará hasta las 13 horas. Se llevarán a cabo diferentes actividades de gran interés. ¡¡¡Os animamos a participar!!!!

Kurtso berri on!!!!

Hemen gaude berriz ere, pixkat berandu, baino beti bezala lanerako prest eta zuei liburuaren munduan sortzen diren berri guztien berri ematera.

Friday, May 11, 2012

TXUPI GUAII AURTENGO LIBURUAREN EGUNA !!


BIKAIN !!!!
Ze ondo pasa genuen liburuaren egunean liburuak bilatzen, marrazten eta antzezten.
Txikiak harrituta zeuden DBH 1eko ikasleek beraientzako antzerkitxo bat prestatu genuela ikusita.Oso urduri geunden , baina hasterakoan , antzezlanean sartu ginen eta lotsa eta urduritasuna ahaztu genuen. Beraiek baino hobeto pasa genuen...

Bestalde Rakel andereñoa , ere, oso pozik ikusi genuen. LH 3 eta 4 mailakoekin oso ondo enroilatu zen .Irakasleak eta ikasleak oso trebeak agertu ziren eta berehala asmatzen zituzten beraien ordezkariak marrazten zituzten liburuaren izenburuak. Bai azkarrak eta txintxoak !!!

Azkenik Maitek eta Amaiak , ikastolako amatxoak, eta Luzia andereñoa oso ondo ulertu zuten nola bideratu behar zuten prestatu genuen liburuaren bila jolasa eta nahiz eta akatsen bat agertu LH 5 eta 6 mailako ikasleak oso ondo portatu eta pasa zuten. Arrastoak berehala asmatzen eta aurkitzen zituzten, Sherlock Holmes baino hobeagoak izan ziren . Hori bai , taldekide batzuk desagertzen ziren eta taldeko lana ez zuten behar de moduan eraman, tranpatiak, baina , beno, beraientzako txarragoa...

Hurrengo urterako prest gaude eta gustora antolatuko genituzke , berriz , antzerkiak eta jolasak...

    Zerbait komentatu nahi badiguzue, DBH 1eko gelan aurkituko gaituzue.Hurrengo urterarte lagunak !!!

 

Thursday, April 19, 2012

LIBURUAREN EGUNA 2012


Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, irakurketa eta argitalpen industria sustatu eta idazleen eskubideak babesteko helburuarekin.
Apirilaren 23a, Liburuaren Munduko Eguna
 
 
    Astelehenean gure ikastolan , urtero bezala, libururaren eguna ospatuko dugu.
Goizeko 11:30etan Andonik eta Irunek egunari sarrera emango diote aintzinako ipuinei buruz elkarrizketa umoretsua eginez.
Ondoren DBH 1eko Komunikazio Tailerreko ikasleek LH 1 eta 2koei"SAGUZARRAK EGUNEZ" liburuan oinarritutako antzerkia egingo diete. Ondoren txikiak ilustratzaile bihurtuko dira eta ipuinaren marrazkiak egingo dituzte.
Bitartean LH3 eta 4koek Batxilergoko Arteko ikasleek eta Rakel andereñoaren laguntzaz plastika gelan LIBURUPIK jokua egingo dute. Marrazkien bidez liburu batzuen izenburuak asmatu beharko dituzte.
LH 5 eta 6 mailako ikasleek LIBURUAREN BILAn parte hartuko dute. Arrastoen bidez beraien gustuko liburuen izenburuak topatu beharko dituzte Guraso Elkarteko partaide batzuen laguntzaz. 
ANIMO ETA PARTE HARTU !!

Wednesday, March 14, 2012

Aitaren Eguna martxoaren 19an

     



ZORIONAK beraien seme-alabekin irakurtzen duten gurasoei, afaria prestatzen dutenei, musuak ematen dutenei, ikastolara eramaten zaituztenei, bizikletan ibiltzen direnei, telebistan marrazki bizidunak ikusten dutenei, mendira eramaten zaituztenei, ohe azpian izkutatzen direnei , dilistak jan ditzazun buruan zapi bat jartzen dutenei, hezitzen dutenei, ...
     ZORIONAK izan gabe guraso moduan aritzen diren gizonei.

 Jarraian  La casa de Tomasako bloga uzten dizuegu.
Sar zaitezte eta gai honi buruz liburu sorta bat aurkituko duzue , gainera ondo pasako duzue.

http://casadetomasa.wordpress.com/category/dia-del-padre/

    Egun honetan eta inguru honetan "torrijak" egitea ohitura da:


Eta zuen etxeetan??? Tostadak jan ohi dituzue?? Nola prestatzen dituzue??
Hona hemen
ogi-tostadak egiteko errezeta.
Osagaiak


  • Ogia
  • 1L esne
  • 5 koilara azukre
  • Kanela
  • Arrautza (2 edo 3)
  • Irina
  • Olioa
Prozedura

  • Hasteko, ogia xerratan zatitu behar dugu.
  • Ontzi baten esnea, kanela eta azukrea berotzen ipiniko dugu.
  • Bandeja baten xerrak zabal-zabal ipiniko ditugu.
  • Gero, berotu dugun nahastea gainetik botako dugu, ogia ondo bustitzeko.
  • Bi edo hiru ordutan horrela utzi.
  • Ondoren, olioa zartagin baten berotzen ipiniko dugu, eta ontzi baten arrautzak irabiatuko ditugu .
  • Bustitako ogi-xerrak irinatik eta arrautzetik pasatuko ditugu.
  • Zartaginean frijituko ditugu.
  • Bukatzeko, plater batean ipiniko ditugu tostadak , eta gainetik azukrea eta kanela nahastuta botako dugu.

Jateko prest????








Friday, February 17, 2012

CHARLES DICKENS: 200 urte jaio zela

       Charles John Huffam Dickens (1812ko otsailaren 7a-1870eko ekainaren 9a) idazle ingeles ezaguna izan zen. John eta Elizabeth  Dickensen semea izan zen. Bere bizitzan zehar erabilitako goitizena Boz izan zen. Bere lanen artean, azpimarratzekoak dira Oliver Twist, A Christmas Carol ("Gabonetako kanta") eta David Copperfield eleberriak. Halaber, hainbat istorio laburren egilea da.



         Dickensen nobelak zatika argitaratu zituen pertsona guztiek ez zituztelako liburu oso bat erosteko diru nahikoa eta denak irrikan zeudelako noiz argitaratuko zuen hurrengo nobela zatia.
         Berak idatzitako guztiari fikzio puntu bat ematen zion garai horretan oso berritzailea zelako.
         Dickens mundu osoan oso ezaguna da gaur egun eta lehen ere oso ezaguna egin zen eta mundu osoan daude berak idatzitakoa irakurtzen duten irakurle ugari.

 
 
 

Tuesday, February 7, 2012

LIBURU BERRIAK !!! Liburutegira bazatoz, aurkituko dituzu!!!


Gori-gori zegoen giroa kontzertuan. 
Ahots kraskatu, ezagun, hurbileko harekin,
arrapaladan zetozen emozioak, bata bestearen atzetik. 
Kirol jauregia jendez borborka zegoen, eta musika 
gorputzeko eta arimako poro guztietatik sartzen zen. 
Halaxe zegoen ba giroa Tot kantariak eszenatokia 
utzi zuenean, baina ez zuen tarte handirik izan hartaz
gozatzeko. Bi gizonek kloroformoz igurtzitako trapu
batekin lotarazi eta eraman zuten ohatila batean 
konortea galdu bailuen
Tot ordea txalupa batean esnatuko da. Bahituta zegoen!
Erregaliz taldea lau neskek osatzen dute . Leo , Maya, Dotte eta Fanny dute izena eta lagun minak dira. Oso ondo pasatzen dute elkarrekin, baina batzuetan egoera zailei aurre egin behar izaten diete. Hala ere, onik aterako dira beti beren adoreari eta adimenari esker.
Camilok eta Andresek egunak kalez kale gora eta behera ibiliz ematen dituzte Medellingo beren auzoan, hau da, munduko lekurik onenean. 
Camilok argi ikusten du , handiak direnean , lapur talde bat zuzenduko dutela. Baina Andresek ez du lapurra izan nahi. Hori bai, beti egongo dira elkarrekin. 

Ritak daukana estimatzen eta adiskidetasuna zein garrantzitsua den ikasiko du abentura zirragarri honetan.




Eztanda batzuek iratzarri ninduten. Begiak zabaldu nituen, ikaratuta. Berehala itxi, eta eskuak burura eraman. Sekulako burukomina neukan; burua, lehertzeko zorian. Edo? lehertzen ote? Begiak kostata zabaldu, eta, larrituta, gelako ilunpeak arakatu nituen, eztanden sorburuaren bila. Hasieran bestela eman arren, konturatu nintzen, zorionez, eztandak ez zirela nire buruan gertatzen ari. Non, bada?? Hala esnatu zen goiz hartan Rafa. Bezperan ikasle eguna izan zen eta sekulako ajea zeukan. Baina hura ez zen txarrena, hura amesgaiztoaren hasiera baino ez zen. Gelako neska batek, izan ere, sexu-abusu salaketa jarri behar zuen haren kontra. Rafak ez zuen ezer gogoratzen, gaueko azken orduak ezabatuak zeuden bere burutik; hala eta guztiz ere, ez zitzaion buruan sartzen erasoarena. Denak zuen bere kontra, ordea, neskaren kuleroak bere gelan baitzeuden.
 
BESTE ABENTURA BERRI BAT !!!!
 
Eta laster beste liburu berri batzuuuuuuuuuuuuukkkkk! 
 
 


 




Wednesday, January 18, 2012

Txillardegi hil da Agur eta ohore!


Txillardegi idazlea urtarrilaren 14an hil zen Donostian.
Euskalgintzan eta beste hainbat esparrutan ibilitakoa ezin dugu aipatu gabe utzi bere balioa euskal literaturan eta euskal nobelagintza modernoaren aitzindari bezela.