Friday, February 17, 2012

CHARLES DICKENS: 200 urte jaio zela

       Charles John Huffam Dickens (1812ko otsailaren 7a-1870eko ekainaren 9a) idazle ingeles ezaguna izan zen. John eta Elizabeth  Dickensen semea izan zen. Bere bizitzan zehar erabilitako goitizena Boz izan zen. Bere lanen artean, azpimarratzekoak dira Oliver Twist, A Christmas Carol ("Gabonetako kanta") eta David Copperfield eleberriak. Halaber, hainbat istorio laburren egilea da.



         Dickensen nobelak zatika argitaratu zituen pertsona guztiek ez zituztelako liburu oso bat erosteko diru nahikoa eta denak irrikan zeudelako noiz argitaratuko zuen hurrengo nobela zatia.
         Berak idatzitako guztiari fikzio puntu bat ematen zion garai horretan oso berritzailea zelako.
         Dickens mundu osoan oso ezaguna da gaur egun eta lehen ere oso ezaguna egin zen eta mundu osoan daude berak idatzitakoa irakurtzen duten irakurle ugari.

 
 
 

No comments:

Post a Comment