Friday, May 20, 2011

BERRIAK !!!!!

Oraingoan komikiak heldu zaizkigu . Ea animatzen zareten irakurtzera!!!



Harry Pórrez y el as B en la manga del Condemort


Harry Pórrez bere osaba-izebek adoptatu dute Condemortek bere gurasoak hiltzen dituenean. Lehen hamaika urteak Garrapinillos kanpoaldean dagoen txalet batean biziko ditu , oinordetzan hartu dituen botere apartez jabetu gabe. Baina egun batean , Hanky izeneko mago handi eta lelo xamarra bere etxean azalduko da. Harryri bere iraganari buruz hitz egin nahi dio, bai eta Howartsen izango duen etorkizun magikoari ere, izugarrizko abenturak biziko baititu haur magoentzako ikastetxe hartan.
Ea norbaitek irakurtzen duen eta bere iritzia bidaltzen digun.
Badakit DBHko 1go mailako ikasleak irakurtzen ari direla , ea zer iruditzen
zaizuen!!

Hemen beste komiki bat!!!


Komiki honek hiru istorio biltzen ditu:

Pafman redevuelve
La noche de los vivos murientes
Pafman in U.S.A.

Ez baduzu pertsonaia hau ezagutzen , orain daukazu aukera!!!

Superheroia da, Logroñokoa da eta nahiko tentela da. Bere izena? PAFMAN
80. hamarkadaren bukaeran jaio zen Mortadelo aldizkarian.
Batmanen parodia bat da . Gaiztoen aurka borrokatu behar du , baina oso traketsa denez konpondu behar dituen arazoak askoz txartuago bukatzen dira.
Betiko lagunekin agertzen da: bere laguna Pafcat, bere iloba Tina Tonas, Fuyu irakaslea, Mafrune komisarioa eta , noski, bere betiko etsaia, el Enmascarado Negro, bere aurpegia ez dugula ezagutzen , beti maskararekin doa eta.
Sar zaitez Pafmanen munduan, ez zara damutuko eta !!!!

No comments:

Post a Comment